2020(e)ko apirilaren 5(a), igandea

BILAKETA JOLASAK




  1. EZKUTAKETA JOLASANOLA JOLASTEN DA? Ezkutaketan jolastu behar duten pertsonen artetik bilatzailea (geratzen dena eta zenbatu behar duena) zotz eginez aukeratzen da. Bilatzaileak etxea izeneko pareta edo adosten den zerbaiti begira begiak itxita dituela zenbaki kopuru bat (30 adibidez) kontatu behar du ozenki (bat, bi, hiru, ...), beste guztiak etxean ezkutatzen diren bitartean. Kontua bukatzen denean, bilatzailea ezkutatu diren jolaskide guztiak bilatu behar ditu. Bilatzaileak ezkutatutakoren bat ikusten duenean, etxera joan behar du ikusitakoaren izena eta ezkutalekua ozenki esanez. Ikusitakoa bilatzailea baino lehenago iristen bada etxera, etxea ukitu eta "nigatik!" esanez libratu egiten da eta hurrengo txandan berriz ere ezkutatu ahal izango du. Bilatzaileak ezkutatutako guztiak aurkitzen dituenean berriro hasiko da jolasa lehena ikusitakoa geratuz.

ALDAERA: Etxe gisa pilota bat erabil daiteke eta orduan libratzeko pilota jo egin behar da. Bilatzailea lehenago iristen bada, hautemandako haurra harrapaturik geratzen da. Harrapatutako lehenengo haurrak jolastuko du hurrengo txandarako bilatzaile gisa. Jolasa gehiegi ez luzatzeagatik komeni da aurrez ezkutalekuen eremua eta ezkutatutakoak hautemateko gehienezko epe bat finkatzea.

2. ALTXOR EZKUTUA

NOLA JOLSATEN DA? Etxekoen artean ezkutatzeko altxor bat adosten da (kutxa bat, pilota bat... zenbat eta txikiagoa izan zailtasun handiagoa) eta etxeko zein gelatan ezkutatu daitekeen adosten da (zenbat eta gela gehiagotan ezkutatu ahal izan zailtasun handiagoa), eta altxorra nork ezkutatuko duen zozketatzen da. Hurrengo txandetan altxorra ezkutatzen duena txandakatuz joan daiteke edo aurkitzen duenak ezkutatu dezake. Parte hartzen duten guztiak etxeko gela batean itxiko dira eta 60 arte zenbatuko dute altxorra ezkutatu behar duenak altxorra ezkutatu bitartean. 60 zenbatzen dutenean altxorra bilatzen hasiko dira aurkitu arte.
ALDAERAK:
  • Altxorra ezkutatu duenak "hotz" eta "bero" esanez bilatzaileei lagundu diezaieke.
  • Altxorra ezkutatu duen tokiaren pistaren bat eman diezaieke.
  • Altxorra ezkutatzearena txandaka egin eta bilatzaileek txanda bakoitzean behar duten denbora gehitzen joan eta ea zein ezkutatzailek gehitzen duen denbora gehien.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina