2023(e)ko azaroaren 30(a), osteguna

Itsasoa gara LH5B


Begiratu atzean
Ortzimugak sutan
Gure begien zerutan
Begiratu maitea
Amildegi ertzak
Biziak hila
Ametsa
Ez bilatu gauean, izar hura
Zure begitan piztu da
Ta ez galdetu inoiz zer galdu genuen
Negar egin genuenean
Malko haiei esker
Orain itsasoa gara, orain itsasoa gara
Orain hemen gaudela
Bidegurutzean
Utz ditzagun beldurrak
Atzean
Ez gara izan onenak
Beharbada
Baina gure bizitza
Izan da
Mendetako kanta erditu da
Gure ordua heldu da
Ta ez galdetu inoiz zer galdu genuen
Negar egin genuenean
Malko haiei esker
Orain itsasoa gara, orain itsasoa gara
Ta ez galdetu inoiz zer galdu genuen
Gure ametsaren bidean
Izan garelako
Oraindik ere bagara ta beti izango gara
Ta ez galdetu inoiz zer galdu genuen
Negar egin genuenean
Malko haiei esker
Orain itsasoa gara, itsasoa gara

 

2023(e)ko azaroaren 29(a), asteazkena

Lh2 itsasmuseoa

















 Gaur Bilboko Itsasmuseoan LH2mailakoak egon gara eta primeran pasatu dugu. Gauza pilo ikasi ditugu:ozeanoen izenak, zaborra botatzen badugu Itsaso ko animaliak hil ahal direla, zer diren mikroplastikoak, nola bererabili pastikozko gauzak.... Eta gainera tailer batean guk itsasoko animaliak CD batez egin ditugun! Badakizu ondo zaindu gure ozeanoak guktiok haietaz Garbi disfrutatzeko!!! 馃悷馃悹馃悪馃馃馃悑馃馃Ν馃悺馃寠馃槉馃憤馃徎






















Gabonetako jostailuak: pentsatu erosi aurretik!

2023(e)ko azaroaren 28(a), asteartea

ONCE elkartearen bisita

Gaur goizean 1.mailako umeak jaso dugu bisita interesgarri bat. ONCE elkartetik etorri dira eta primeran azaldu digute nola bizi diren pertsona itsuak. Usaimena, entzumema eta ukimenari esker gu bezala margozten dute, irakurtzen dute, jolasten dira...Argi geratu zaigu "Ezina ekinez egina".