2019(e)ko abenduaren 25(a), asteazkena

Gabonak eta hezkidetza


    Gabonak eta kontsumitzeko joera eskutik doazela ez da berria. Opari garaian, ere, HEZKIDETZA jorratzea gure ardatz nagusietakoa izanik, joko eta jostailu egokiak aukeratzeak duen garrantziaz hausnarketa eragin nahi dugu.
    Seme-alabentzat jolas eta jostailuak aukeratzeko garaian ondorengo galderak egitea komeni da. Galdera hoiek jolasa hobeto lagunduko digute:
    • Aproposa da haurraren adinerako?
    • Zein gaitasun landuko ditu jolasaren bitartez?
    • Zergatik eskatu du jostailu hori? (moda, iragarkiak …)
    • Norekin jolas daiteke jostailu horrekin?
    • Era kooperatiboan jolasteko aukera ematen dio? Askotariko erabilerak dituen jostailua da?
    • Zein rol garatzen dira jolasaren bidez?
    Jolas eta jostailuak aukeratzeko irizpide eta gomendioak
    • Neskak zein mutilak jolasteko modukoa izatea, eta neskak zein mutilak jolasean eroso sentitzea
    • Estereotipo sexisten transmisioa saihestea
    • Gainerako haurrekin jolasteko aukera ematea, eta berdinen arteko harremanak indartzea
    • Haurren arteko komunikazioa bultzatzea
    • Harreman parekideak eta tratu onak bultzatzea
    • Baztertzailea ez izatea,taldean jolasteko modukoa eta inklusiboa izatea, eta jolastuko diren haurren gaitasunak kontuan hartuko dituena.
    • Gehiegizko lehia eta indarkeria saihestea
    • Harreman kooperatiboak indartzea, eta taldean aritzeko aaitasunak sustatzea
    • Dibertigarria eta motibagarria izatea, jolasteko gogoa piztea
    • lrudimena eta sormena garatzea, eta emozioak adierazten laguntzea
    • Jakin-mina piztea, jostai luari besteaukera batzuk bilatzeko
    • Hausnartzeko  gaitasuna bultzatzea, eta jolaskidearen lekuan jartzeko gaitasuna lantzea
    • Kultur aniztasuna eta bizitzeko modu desberdinak kontuan hartzea
    • lngurumena eta natura errespetatzea
    Neskek eta mutilek liburuetan islatzen diren pertsonaiekin eta egoerekin bat egiten dute, beraz edozein liburu edo ipuin aukeratu baino lehen kontuan izan behar ditugu ondorengo hauek:
    • Izenburuetan, marrazkietan, eta ekintzetan emakumezko eta gizonezkoen arteko oreka dagoela, kopuruz eta garrantziaz
    • Hizkuntza, jarduerak eta estereotipo sexistarik ez daudela
    • Gizonezkoak etxeko lanetan eta besteen zaintzetan aritzen direla, emakumezkoek erabakiak eta espazio publikoan protagonismoa hartzen dutela, hau da, rol klasikoak (mutila ausarta … eta neska menpekoa …) transmititzen ez dituena.
    Jolasek, jostailuek eta ipuinek garrantzi handia dute umeen baloreen transmisioan, beraz, gai honi arduraz heldu beharko diogu, oraingo umeak etorkizuneko gizarteko protagonistak izango baitira. HEZKIDETZA da bidea!

    2019(e)ko abenduaren 21(a), larunbata

    2019(e)ko abenduaren 19(a), osteguna

    Otarteko solidarioa


    Eskerrik  asko zuen laguntzagatik, zuei esker 262,21euro lortu ditugu, AECC erakundeari emateko.











    Gabonetako Bolen lehiaketa