2021(e)ko maiatzaren 28(a), ostirala

Guggenheim museoa ( 1. Maila A)

1.A  GUGENHEIM BISITATZEN

Maiatzaren 27an Guggenheim museoa bisitatzera joan ginen.

"Urte eroak" erakusketan 1920. hamarkadan gizartean sortu ziren hainbat aldaketak ikusiahal izan genituen: filmeak egiteko moduan, pinturan eta arkitekturako teknika berriak, altzarien eta emakumeen jantzien diseinu berriak…

Jarraian, tailler batean parte hartu genuen. Sormena askatu eta artista bihurtu ginen materialak gure modura erabiliz. Denbora faltagatik ez genuen bukatu.

Irtetzean armiarma erraldoiaren azpian argazki bat atera genuen eta, aurrerago, Zirgerak talde eskultura ikusi genuen. Eskulturak aintzinean Bilboko itsasadarrean emakumeek egiten zuten lan gogorra eta garrantzitsua islatzen du, zirgari tiraka itsasontziak arrastaka eramaten zituzten.Haientzako omenaldia da.

Denok gosez parkera abiatu ginen bazkaltzera.Bukatu bezain laster zibuetan ibili ginen gora eta behera.Itzultzean, ere,oinez bueltatu ginen.

Ikasgelan, hasitako arte-lanak amaitu eta gela apaindu genuen. 

Bai egun zoragarria!!!