2020(e)ko urtarrilaren 13(a), astelehena

Ume elebidunen gurasoentzako eskuliburua




Gero eta arruntagoa da gure inguruko umeei euskaraz berbetan entzutea. Izan ere, guraso ugarik hizkuntza gorde edo ikasi dute eta seme-alabei ondorengoetaratzeko ahalegina egiten dute. Beste askok, berriz, jatorriz erdaldunak izan arren, euskara ikasi eta garatzeko aukera eman nahi diete seme-alabei, horientzat aberasgarria delakoan.
Umeek hizkuntza bat baino gehiago ikas dezakete erraz-erraz, baina lanabesekin gertatzen den moduan, hizkuntzak ere herdoildu egiten dira erabili ezean. Esku artean duzun liburuxka honetan hainbat aholku batu ditugu “umeak-gurasoak” bikotea eta eleaniztasuna
ardatz hartuta, gurasoek egin ohi dituzten galderen erantzun gisa antolaturik.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina