2020(e)ko urtarrilaren 8(a), asteazkena

Ku-Ku! haurrekin hitz egiten hasteko



Euskara ikasten ari zara eta, oso ondo ez badakizu ere, semearekin edo alabarekin euskaraz berba egin gura duzu? Hementxe duzu horretarako laguntza!
Guraso askoren kezka da hori eta udaleko euskara zerbitzua horren jakitun da. Egoera horretan zaudeten gurasoontzat, edota, beste barik zuen seme-alabekin euskaraz egin gura duzuenontzat, Ku-Ku liburuxka argitaratu du udalak, seme-alabekin euskaraz berba egiteko aukera –bakoitzak ahal duen neurrian- izan dezazuen.
Liburuxka lau zatitan banatuta dago hitzak eta esapideak errazago aurki ditzazuen. Hasieran hiztegi labur bat agertzen da,  hainbat  ataletan  banatuta;  ondoren,  umeekin  berba egiterakoan egiten ditugun akats ohikoenak jaso ditugu; eta amaiera aldean, zuen seme-alabekin gozatzeko jolasak eta abestiak aurkitu ahal izango dituzue.
Umetan erraza da euskara ikastea. Lagundu iezaiezu!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina