2017(e)ko martxoaren 31(a), ostirala

Bullying. Pelirrojo. Ilegorria





Suediako iragarki hau ikusi ostean ideia asko etortzen zaizkigu burura baina zureak jakin nahi ditugu. Horretarako galdera batzuk uzten dizkizugu:

Zer datorkizu burura zuri?

Uste duzu txano laranjaduna ausarta dela?

Egingo ote zuen gauza bera bakarrik balego?

Nor da ausartaren papera jokatzen duena?

Inoiz sentitu zara "ilegorri"?

Zelan konpondu zenuen?

Ilea tintatzen duenaren laguntza bezala jaso zenuen?

Zer deritzozu bere ekimenari?

Jokatuko zinateke berdin horrelako arazo baten aurrean?

Batzuk ez dute ezer egin, ez alde ez kontra. Zer deritzozu haien jarrerari?...



Ikusten duzunez hausnarketa dexente etortzen zaigu burura... Beharbada galdera guztien erantzuna ez daukazu, baina gogoeta bat luzatu nahi dizugu:



Oso erraza da besteak mintzea. Oso poteretsu senti gaitezke. Besteak baino hobeak garela pentsa dezakegu. Baina, geure bizitzan aurrera joan ahala, konturatuko gara guztiz kontrakoa dela. Poteretsuagoa, hobea, zoriontsuagoa eta maitatuagoa sentitzen da besteak zaintzen dituena.



Izan gaitezen ilegorriagoak!








iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina