2017(e)ko martxoaren 7(a), asteartea

Berdintasuna nire baitan ere hasten da





Sarreraren izenburua, Emakunderen kanpainarena da, gure
gizartean berdintasuna sustatzen duten jarrera eta ekintza pertsonalen
garrantzia azpimarratzen duena. Inguru hurbilenean jarrera eredugarriak
dituzten hainbat pertsonen adibideak aurkezten ditu.



Era honetara, kanpainak bizitzaren hainbat eremurekin
zerikusia dituzten adibideak aurkezten ditu, baina azaldu beharrean, ikus
dezagun primeran azaltzen duen bideoa!

Ikusten duzunez, guztiok egin dezakegu zerbait berdintasuna lortzeko, oso adibide onak luzatzen dizkigu iragarkiak. Baina, besterik bururatzen al zaizu zuri? Horrela izatekotan, ez izan zalantzarik eta praktikan jarri berehala!

Iazko kanpaina ez zen atzean gelditu, arreta jarri zuen neskek eta mutilek egunero jasotzen dituzten mezu sexistetan, generoen arteko botere-harremanak bere horretan betikotzen dituztelako. Kanpainaren leloa honakoa izan zen: «Berdintasun eza ez da berez sortzen, egin egiten dugu. Aldatu dezagun. Egin dezagun berdintasuna». Ikusten duzunez, berriro ere berdintasunaren alde.


Kanpainaren helburua izan zen egunez egunekoan dauden desberdintasunak hautematea. Aurreko kanpainetan erabilitako aldarrikapenari eutsi zaio, «Berdin gehiago da», berdintasunak gizarte osoari onura ekartzen diolako ideia azpimarratzeko.

https://www.youtube.com/watch?v=We5srN9DUHg

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina