2016(e)ko maiatzaren 4(a), asteazkena

ERRIBERAKO MERKATUA BISITA(6.MAILA)

Erriberako Merkatua, Bilboko itsasadarraren ondoan, Bizkaia osoarentzako erreferentea da, merkataritza arloan. Hasiera-hasieratik, XIV. mendean, bere ingurua egitura ekonomiko eta sozial garrantzitsua da. Gaur egun hirigintza arloko aldaketa asko egiten ari da.
Pedro Ispizua arkitektoak eraiki zuen merkatua, 1929an. Oso modernoa izan zen bere garairako, oso funtzionala eta monumentalista. Barrutik fabrika bat ematen du. Ez dauka zutaberik eta espazioak guztiz irekiak dira, usainak aireztatzeko. Argiak garrantzia berezia du bertan. Zenitala izanik, lurzorua zeharkatzen du, material zeharrargiz eginda dagoelako, osotasunari argiztapen naturala emanez. Kanpotik, merkatuak Art Decdekorazio eklektikoa dauka. Beirateak, dekorazio elementuak, saretak eta floretoiak.
1971n, Erriberako Merkatua zonaldeko handizkako merkatarien hornikuntzarako lekua izateari utzi zion, eta txikizkako merkatu bihurtu zen, murriztuagoa, Zazpi Kaleetako eta Bilbo Zaharreko bezeroei zuzenduta. Jarduera bolumena jaitsi da eta ez dakigu aurrera jarraituko ote duen ala ez. Hala ere, eta hori alde batera, 1983ko uholdeen ondorioz 1984an egin behar izan zen birmoldaketaren ondoren, egitura konkretu bateko postuak diseinatu behar izan ziren. Hormek mugatuta eta ura eta elektrizitatea sartuz.
1990ean Erriberako Merkatua Guiness liburuan sartu zen, Udal Hornidura Merkatu osoena izateagatik. Merkatari eta postu kopuruari dagokionez, dagoen handiena da, eta Europa osoko merkatu estalirik handiena, 10.000 metro koadro baititu.
2009. urtearen bukaeran, erreforma lanak egiten hasi zen egitura, postuak eta zerbitzuak berritzeko, XXI. Mendean ere Bizkaiko erreferente izaten jarraitzeko.















iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina