2016(e)ko maiatzaren 17(a), asteartea

ANIZTASUNA, ABERASTASUNA

1970 hamarkadatik LGTBIQ mugimenduak ostadarra bandera hartu zuen euren buruak  identifikatzeko.
Bandera  ostadarraren kolorez osatuta dago.Batzuetan, azaltzen diren koloreak ezberdinak izaten dira baina, orokorrean, erromatarren zubiarenak mantentzen dira: gorria, laranja, horia, berdea, urdina eta bioleta, hain zuzen.

Ostadarra banderetan  erabiltzeak tradizio luzea du. Kultura askotan ostadarra azaldu egin da  eta beti lotuta aniztasunarekin,  ilusioarekin, nahiarekin, itxaropenarekin eta inklusibidadearekin? Gaur egun, oraindik,  hainbat banderatan ostadarra edo bere koloreak ikus daitezke baina horien artean ospetsuena LGTB bandera da, harrotasuna irudikatzen duen bandera.
LGTBIQrentzat kolore horiek adierazten dutena beharrezkoa da zoriontsuagoak izateko. Orain, banderaren koloreak eta esanahiak metafora moduan erabiliko dugu demostratzeko  denak ezberdinak garela eta denak beharrezkoak ere, inor ez dago soberan.

Ostadarraren agerpenak ustekabean harrapatzen gaitu beti,  misteriotsu eta magikoa dela ematen du; aurpegia argitzen gaitu beti, eta ikusten dugunean, nahi gabe, pentsatu gabe… irribarre egiten dugu.
Jakin badakigu ostadarrak azalpen zientifikoa  duela,  baina Historian zehar konproba daitekeenez,  herriek, zibilizazioek eta tradizioek Naturaren adierazpen eder hori euren erara interpretatu eta transmititu digute.  Horren  adibide ugariak daude eta istorio horien artean bat aukeratu dugu zuekin partekatzeko: Greziarren mitologiarena.
Greziarren mitologiaren arabera ostadarra zen zeruaren eta lurraren arteko jainko mezulari bat, Taumante eta Electra Oceanidearen  alaba,  Iris izenekoa. Irisek ekaitzaren amaiera iragarzen du, zeru eta lurraren arteko paktoa egin ondoren.
Gaur ere, azalpen zientifikoa jakin arren, ostadarra ikusten dugun bakoitzean, agerpen bakoitzean, gozatzen dugu, amesten dugu…  Fenomeno harrigarri, misteriotsu eta eder honek hamaika kontakizun eder  burura ekartzen digu beti.
Ostadarra metafora bezala erabiliko dugu aniztasuna eta aberastasuna adierazteko. Hasteko kolore bakoitzak  irudikatzen duena aipatuko dugu:





Gorria: bizitza
Laranja: osasuna
Horia: eguzkiaren argia
Berdea: natura
Urdina: lasaitasuna
Bioleta: espiritua

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina