2022(e)ko abenduaren 23(a), ostirala

Éranse muchas veces. Jugar, contar, crecer.


Gabonak gertu ditugu, eta joko, jostailu eta liburuek duten garrantziaz hausnartzea oso garrantzitsua da. Haurtzaroan jakintza, ezagutza eta adierazpena, jokoen eta jostailuen bitartez garatzen dituzte umeek. Jokoetan umeek gertuko bizipenak eta aukerak adierazten dituzte, portaerak, jokabideak eta trebetasunak ikasten dituzte eta etorkizunerako nortasuna eraikitzen dute.

Ez dago ez neskentzako ez mutilentzako jolasik. JOLASAK EZ DU GENERORIK. Jaiotzen garenetik, askotan, gure familiak eta ingurukoek neska eta mutilen arteko desberdintasunak sustatzen dituzte itxuraz garrantzirik ez duten ekintzen bidez, hala nola gelako edo arroparen kolorea eta jostailuak eta jolasak aukeratzean.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina