2019(e)ko otsailaren 11(a), astelehena

EZ DA PERTZEPZIO BAT







"Ez da pertzepzio bat" bideoa luzatzen dizuegu, ekoizpen honen bidez salaketa egin nahi zuten eta esku hartzeko eta batik bat lan egiteko deia zabaldu. Gizon eta emakumeek eskubide eta aukera berberak izango dituzten gizarte bat lortzeko lanaren aldeko deia da. Iazko bideoa da eta Euskal Herriko Unibertsitatean grabatua izan zen bertako bost zientzialari eta ikertzaileren parte-hartzeari esker:

Itziar Alkorta, biokimikaria.

Arantza Aranburu, geologoa.

Gotzone Barandika, kimikaria.

Txelo Ruiz, informatika-ingeniaria.

Ana Zubiaga, genetista.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina