2018(e)ko maiatzaren 22(a), asteartea

MINBIZIAREN PREBENTZIOA HITZALDIA (6.MAILA B)







6 mailako B ikasleek otarteko solidarioaren dirua erakunde honi dirua eman diete eta horrexegatik gure eskolara etorri dira  “Minbiziaren prebentzioa: posible den errealitatea” izenburua duen hitzaldia ematera.
ESKERRIK ASKO!!!
Elkarte honen helburu nagusiak, gaixo onkologiko eta senideen bizi kalitatea hobetzea, prebentzioa arloan lan egitea, eta ikerketa sustatzea dira. Eskaintzen diren zerbitzu guztiak dohakoak dira. 
Ekintza nagusiak
Gizarte Arloa:
–    Gaixo onkologiko eta familiakoei zuzenduriko informazioa/orientazioa.
–    Laguntza teknikoa: material tekniko ortopedikoaren mailegua.
–    Giza baliabideen kudeaketa.
–    Harrera pisua minbizia duten gaixo eta senideentzat.
Arlo Psikologikoa:
–    Banakako/taldeko harrera psikologikoa:
o Gaixo onkologikoak, senideak eta zaintzaileak.
o Dolu prozesuak.
–    Prebentziorako psikologia saila: erretzeari uzteko bakarkako eta taldeko terapiak, prebentzio kanpainak urte osoan zehar, osasun hezkuntzarako programak, paziente onkologiko eta familien bizi kalitatea hobetzeko tailerrak eta profesionalen formakuntza.
Boluntariotza:
Gaixo eta familiekin: zainketa paliatiboetan, ospitalean eta etxean; Administraritza; Baliabideen lorpena; Prebentzioa: kanpaina dibulgatiboak.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina