2018(e)ko martxoaren 11(a), igandea

Conflictos en el aula y como solucionarlos



Jarraian txertatzen dugun bideoan gatazken inguruko hainbat adibide plazaratzen dira eta konpontzeko moduak.


Gatazkak konpontzeko pausuak eta kontuan izan beharrekoak errepasatuko ditugu:

Gatazka identifikatzea: oso garrantzitsua da jakitea benetan zer gertatu den, gehienetan bakoitzak beste ikuspuntutik ikusten du arazoa.
Besteak entzutea: beharbada arazoa gertatzen den momentuan bertan ezin da egin, baina oso inportantea da pausu hau ere bai.
Lasaitasunez hitz egitea: errespetuz jokatu behar dugu eta, nahiz eta besteak esaten duenarekin ados ez egon, bere partea lasaitasunez entzuten ikasi behar dugu.
Akordioetara heltzea: gatazka zein den ulertu ondoren, akordioen momentua da. Guztiok konpromezu bat hartu behar dugu eta bakoitzak bere partea bete behar du.
Errua aitortzea: dena argitzen denean ikasi behar dugu txarto egin dugun partea onartzen eta akatsengandik zerbait berria ikasten saiatu behar dugu berriro berdina ez gertatzeko.
Inplikatutako guztiak elkarrekin konponbidea topatzea: aurreko guztia burutzeko, betiere izan behar dugu kontuan gatazkan sartutako guztiak egon behar direla elkarrekin konponbidea topatzeko.
Solidaritatea: pertsona bat gaizki dagoela ikusten baduzu, hurbildu modu onean eta galdetu laguntza behar duen.
Jolas kolaboratiboa: askotan futbolean aritzen zaretenean suertatzen dira arazoak eta maiz talde berdinekoen artean... Imajinatzen duzu lehen mailako partida batean horrelako jokabideak ikustea? Talde bereko jokalarien artean haserrealdiak egotea?
Sentimenduen adierazpena: besteak ulertzeko zelan sentitzen zaren edozein gatazka aurrean, adierazi egin behar da, bestela bestea

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina