2016(e)ko abenduaren 1(a), osteguna

SLOW FOOD HITZALDIA (6.MAILA)

Gaur JOSEMI OLAZABALAGA gure eskolara etorri da "Slow food"i buruz hitz egitera.
http://www.restaurante-aizian.com/aizian/el-chef


Zer da slow food?
1986an sortu zuen Carlo Petrinik, eta 1986an, Slow Food nazioarteko elkarte egin zen. Gaur egun, 122 estatu desberdinetako 83.000 bazkide dauka, eta egoitzak honako herrialde hauetan, sortze ordenaren arabera: Italia, Alemania, Suitza, Estatu Batuak, Frantzia eta Japonia.
Slow Food elikagaiarekin lotuta dago eta plazerari dagokion garrantzia ematean datza: errezeten eta zaporeen aniztasunez gozatzen ikasi, ekoizpen leku eta artifizio desberdinetako barietatea ezagutu, mahaikide eta urtaroen erritmoak errespetatu. Baina Carlo Petrinik eta bere laguntzaileek prestatutako errezetak proposatzen du plazera eta guztiok daukagun gozatzeko eskubidea ardura puntu berri batekin uztartzea. Ekogastronomia deitu dio Slow Foodek jarrera berri horri. Zergatik? Kultura enogastronomikoa ikastea eta errespetatzea, munduan nekazaritzako elikagaien bioaniztasuna defendatzen duten guztiekin batzen dituelako.
Slow Foodek dastamena hezteko beharraren alde egiten du erdipurdiko kalitatearen eta iruzurren kontrako defentsarik onena delako, baita gure otorduen “macdonaldizazioa” ekiditeko gako bezala ere. Lekuan lekuko sukaldaritza babestearen alde borrokatzen du, tradiziozko ekoizpenen alde, galzorian dauden landare eta animalia espezieen alde; nekazaritza eredu berria sustatzen du, ez hain intentsiboa eta garbiagoa, herri komunitateen ezagutzan eta egiteko moduan oinarrituta. Horrela, garapen aukera irekitzen die planetako herrialderik pobreenei ere bai, eta bakarra da hori egiten.
Horretarako, Slow Foodek honakoak gorde, babestu eta defendatzeko konpromisoa hartzen du: elikagaiak; lehengaiak; herri usadioek denboran errotutako landatze eta eraldatze teknikak; landatutako espezieak zein basatiak direnak; balio artistiko, historiko edo sozialagatik kultura materialaren jabego diren elkarbizitzarako eta gastronomiarako lokalak



¿Qué es Slow food?
Slow Food surgió en Italia, cuando en 1986 se inauguró una filial de la cadena de comida McDonald?s junto a la gran escalinata de la Plaza España de Roma. Algunos periodistas de los diarios locales organizaron una manifestación celebrando un largo festín para protestar contra la comida rápida e industrial. Como réplica a la tendencia fast food (comida rápida), decidieron que era necesario promover la lentitud en la comida, los productos naturales, las recetas locales, y el deleite en el sentido del gusto, sin prisas. Uno de sus objetivos es salvaguardar el patrimonio alimentario de la humanidad. El movimiento se ha ido ampliando, y hoy está presente en más de 130 países de los cinco continentes. En 2004, la FAO reconoció oficialmente a Slow Food como organización sin ánimo de lucro e instauró con ella una relación de colaboración.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina