2022(e)ko otsailaren 21(a), astelehena

Begira zein polita geratu diren gure eskolako jantokiak apainduta!!. Espero dugu guri bezainbeste gustatuko zaizkizuela.

 ¡Mirad que bonito han quedado decorado nuestros comedores de la escuela!

Esperamos que os gusten tanto como a nosotr@s.













2022(e)ko otsailaren 18(a), ostirala

2022(e)ko otsailaren 14(a), astelehena

2022(e)ko otsailaren 9(a), asteazkena

2022(e)ko otsailaren 4(a), ostirala

Agate Deuna 2022

Tradizioa jarraituz, otsailaren 4an eskolako neska-mutilek, makila bana eskuan hartuta, ikastetxeko patioan  santa Agedako koplak abestera joan dira.




Agate Deuna ospatu dugu elkarrekin abesten. 

Bertoko tradizioak bultzatzen ditugu.

Cantando Santa Águeda juntos con el alumnado. 

Impulsando nuestra cultura y tradiciones. 

















2022(e)ko otsailaren 3(a), osteguna

Agate deuna prestatzen



 

AGATE DEUNA




NOR ZEN?


Historiak dio Ageda Sizilian jaio zela 230ean. Diotenez, neska polita omen zen.


Quintilianok berarekin ezkontzea nahi zuen, baina Agatak, kristaua zenez, ezetz esan zion harekin ezkontzeari. 

Erantzuna ez zen Quintilanoren gustokoa izan. Kartzelan sartu, eta bertan, torturatu egin zuen.



Non dago Italia?

https://ontheworldmap.com/es/europe/mapa-de-europa.jpg MAPA EUROPA (ITALIA)


Non dago Catania, Palermo eta Sizilia?

https://queverenitalia.com/wp-content/uploads/2019/06/mapa-de-italia-politico.jpg, (ITALIA)



GAUR EGUNEKO TRADIZIOA




Gaur egun herri askotan, talde ezberdinak,  makilekin ateratzen dira bizperan .

Abesti eta elezahar ugari dago bere biografia eta zoritxarreko heriotzari buruz.


Agate Deunaren bezperan, hau da, otsailaren 4ean adin guztietako pertsonak elkartzen dira koplak abesteko. 


Gaur egun, ohikoa da jantzi tipikoak janztea, hau da, galtza ilun, blusa beltz handia, txapela eta abarkak edo baserritarrez janztea. Guztiek makila bat eramaten dute eskuan, abestien erritmoari jarraituz lurra kolpatzeko.


Emakumeari oso lotuta egon den irudia izan da Ageda. Alde batetik, bularreko gaixotasunen zaindari bihurtu zuen Ageda; eta bestetik, haurdun zeuden emakumeen zaindaria ere izan zen. Horregatik garai batean Santa Ageda bezperan kanpaiak jotzen zituzten. Kanpai jotzeak emakumeei erditze on bat opa izaten zien.

Aipatzekoa da ere, garai batean, emakumeek ez zutela etxetik aparte bizitza sozialik egiten. Bazeuden egun berezi batzuk kalera etor zitezen, eta Santa Ageda egun horietako bat zen.




 

Nola ospatzen da gaur egun: (bideoa ikusi)

https://www.eitb.eus/es/television/programas/que-me-estas-contando/videos/detalle/6176998/video-de-viene-tradicion-santa-agueda-que-se-canta/#

2022(e)ko otsailaren 2(a), asteazkena

Once erakundea (1.Maila A)


Ostegunean, otsailak 3, lehenengo mailako klaseek jaso zuten Anaren bisita, ONCE erakundean lan egiten duen ikusmen urriko emakume bat. 

 

Hitzaldia, ikasi duten gorputz eta zentsumen gaiarekin erlazionatuta dago eta  aukera eman die umeei itsu baten egunerokotasuna nolakoa den ezagutzeko.

Hitzaldiari esker, ezagutu dute itsuek ipuinez gozatzeko, idazteko, kirola egiteko, partxisean jolasteko edo koloreztatzeko aukera dutela material bereziei esker, pertsonen edo gida-txakurren laguntzari esker. 


Honez gain, nola lagundu dezaketen itsu bat ere ikasi dute, eta batez ere, konturatu dira gogoarekin eta ahaleginarekin edozein zailtasun gaindi daitekeela.

—————————————————————————

El jueves día 3 de febrero las dos clases de primero de primaria recibieron la visita de Ana, una persona de visibilidad reducida perteneciente a la ONCE.

 

La charla, enmarcada dentro del tema del cuerpo humano y los sentidos que acaban de estudiar, ha permitido a los niños y niñas conocer el día a día de las personas con visión reducida.


Han descubierto que las personas ciegas pueden disfrutar de los cuentos, escribir, ir al cine, hacer deporte, jugar al parchís o colorear gracias a materiales especiales hechos para ellos o gracias a la ayuda de personas o perros guía. También han aprendido cómo ayudarles, y sobre todo, se han dado cuenta de que con ganas y esfuerzo se puede superar cualquier dificultad.