2022(e)ko otsailaren 3(a), osteguna

AGATE DEUNA




NOR ZEN?


Historiak dio Ageda Sizilian jaio zela 230ean. Diotenez, neska polita omen zen.


Quintilianok berarekin ezkontzea nahi zuen, baina Agatak, kristaua zenez, ezetz esan zion harekin ezkontzeari. 

Erantzuna ez zen Quintilanoren gustokoa izan. Kartzelan sartu, eta bertan, torturatu egin zuen.



Non dago Italia?

https://ontheworldmap.com/es/europe/mapa-de-europa.jpg MAPA EUROPA (ITALIA)


Non dago Catania, Palermo eta Sizilia?

https://queverenitalia.com/wp-content/uploads/2019/06/mapa-de-italia-politico.jpg, (ITALIA)



GAUR EGUNEKO TRADIZIOA




Gaur egun herri askotan, talde ezberdinak,  makilekin ateratzen dira bizperan .

Abesti eta elezahar ugari dago bere biografia eta zoritxarreko heriotzari buruz.


Agate Deunaren bezperan, hau da, otsailaren 4ean adin guztietako pertsonak elkartzen dira koplak abesteko. 


Gaur egun, ohikoa da jantzi tipikoak janztea, hau da, galtza ilun, blusa beltz handia, txapela eta abarkak edo baserritarrez janztea. Guztiek makila bat eramaten dute eskuan, abestien erritmoari jarraituz lurra kolpatzeko.


Emakumeari oso lotuta egon den irudia izan da Ageda. Alde batetik, bularreko gaixotasunen zaindari bihurtu zuen Ageda; eta bestetik, haurdun zeuden emakumeen zaindaria ere izan zen. Horregatik garai batean Santa Ageda bezperan kanpaiak jotzen zituzten. Kanpai jotzeak emakumeei erditze on bat opa izaten zien.

Aipatzekoa da ere, garai batean, emakumeek ez zutela etxetik aparte bizitza sozialik egiten. Bazeuden egun berezi batzuk kalera etor zitezen, eta Santa Ageda egun horietako bat zen.




 

Nola ospatzen da gaur egun: (bideoa ikusi)

https://www.eitb.eus/es/television/programas/que-me-estas-contando/videos/detalle/6176998/video-de-viene-tradicion-santa-agueda-que-se-canta/#

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina