Egon momentu bat. Pentsatu ezagutzen dituzun lagunen familiez. Denak al dira zurea bezalakoak? Goazen aztertzera egoera ezberdin arruntenak:
Tradizionala: lehen aipatu dugu eta aita, ama eta seme alabak osatuta dago.
Gurasobakarrekoa: hainbat arrazoiengatik (heriotza, banaketa...) seme alabak guraso batekin bizi dira. Diborziatuen kasuan, umeak bi familia guraso bakarrekoak ditu.
Berreraikia: Bikotekide batek, gutxienez, seme-alabaren bat izan zuen aldez aurretiko beste harremanen batean. Familia-mota honetako partaideak aita, ama, anaiordeak, arrebaordeak edota anai-arrebak izan daitezke.
Adopzio-familia: Gurasoekiko lotura genetikorik ez dagoen arren, haurrak ekartzeko nahia handia izaten da. Adopzio prozesuak oso luzeak izaten dira. Erabakia hartu ondoren, eta egokitasun egiaztagiria eman baino lehen, aztertu egiten da adoptatzailearen edo bikotearen egoera. Izapide burokratikoak eta itxaropen garaia pasatu ondoren, gurasoak umearen bila joaten dira. Orduan hasten da elkar ezagutu eta onartzeko garaia, familian eta etxean behar diren egokitzapenak eginez.
Harrera-familia: Guraso biologikoek une konkretu batean ondo zaindu ezin badute, beste familia batek babesten du umea, adopzioa planteatu gabe.
Familia homosexuala: Beste familia mota guztien itxura edo konposizioa izan dezake, baina gurasoak homosexualak izango dira.
Baina, zein da motarik onena? Ba... ez dago! Familiarik onena maitatua sentiarazten zaituena da. Maitatzea eta maitatua sentitzea, hori dugu sentimendurik atseginena eta familian, normalean, hori gertatzen da.
Aurreko guztia kontuan hartuz, ondorioztatu ahal dugu familia guztiak balio handikoak direla. Bideo honek oso ondo azaltzen digu:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina