2017(e)ko maiatzaren 2(a), asteartea

BULLYING ETA ESKOLA JAZARPENAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA



Gaur, maiatzak 2, bullying eta eskola jazarpenaren aurkako nazioarteko eguna dugu. Ez da lehenengo aldia gai honetaz idazten dugula, kontua kezkatzen gaitu eta irakurleak sentsibilizatu nahi ditugu arazo potolo honen inguruan. Argi daukagu kontzientzia hartu behar dugula arazoari aurre egin ahal izateko.

Jarraian kontu honekin orain arte egindako sarrerak luzatzen dizkizugu:
Elkarrekin egoera txarrei aurre egiten
Ausarta al zara?
Bullying-aren gurpila gelditu nahian

Irudi esanguratsu batekin hasi nahi dugu. Zer ikusten duzu? Zer adierazten dizu? Zelan sentiarazten zaitu?

Aurten pil-pilean dago KiVa programa, eskola-jazarpenaren aurkako programa, Finlandiako Turkuko Unibertsitateak sortu eta garatua, eta Euskal Herriko hainbat ikastolatan jarri da martxan. Bere web orrialdean, Gurasoen gidan, oso azalpen eta aholku baliogarriak ematen dituzte baina ez bakarrik gurasoentzat, umeekin lan egiten dugunontzat ere bai!! 

Ba al dakizu zer den bullying-a edo jazarpena? Definizioa edo azalpena eman aurretik, argituko dugu zer EZ den: 
Liskarrak, desadostasunak edota eztabaidak ez dira jazarpena, normalean iragankorrak direlako eta azkar pasatzen direlako.
Adarra jotzea edo jolarean bortizki aritzea ez da jazarpena.
Jazarpena da ikasle berari behin eta berriz eta nahita min ematea. Biktimak zailtasunak izaten ditu erasotzailearen aurrean bere burua defendatzeko. Jazarpena pertsonaren eskubideen urraketa larria da beti, eta haren giza balioa eta duintasuna apaltzen ditu.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina