Otarteko solidarioaren dirua AECCri eman diegu.
2021/2022 ikasturtea
- 2013/14 IKASTURTEA
- 2014/15 IKASTURTEA
- 2015/16 ikasturtea
- 2016/2017 ikasturtea
- 2017/2018 ikasturtea
- 2018/2019 ikasturtea
- 2019/2020 ikasturtea
- 2020/2021 ikasturtea
- 2021/2022 ikasturtea
- 2022/2023 ikasturtea
- 2023/2024 ikasturtea
- 2024/2025 ikasturtea
- 2025/2026 Ikasturtea
- 2026/2027 Ikasturtea
- AMPA/IGE
- BIZIKASI
- HEZKIDETZA-ELKARBIZITZA
- IKT
- MATERIALA
2020(e)ko urtarrilaren 16(a), osteguna
2020(e)ko urtarrilaren 13(a), astelehena
Ume elebidunen gurasoentzako eskuliburua
Gero eta arruntagoa da gure inguruko umeei euskaraz berbetan entzutea. Izan ere, guraso ugarik hizkuntza gorde edo ikasi dute eta seme-alabei ondorengoetaratzeko ahalegina egiten dute. Beste askok, berriz, jatorriz erdaldunak izan arren, euskara ikasi eta garatzeko aukera eman nahi diete seme-alabei, horientzat aberasgarria delakoan.
Umeek hizkuntza bat baino gehiago ikas dezakete erraz-erraz, baina lanabesekin gertatzen den moduan, hizkuntzak ere herdoildu egiten dira erabili ezean. Esku artean duzun liburuxka honetan hainbat aholku batu ditugu “umeak-gurasoak” bikotea eta eleaniztasuna
ardatz hartuta, gurasoek egin ohi dituzten galderen erantzun gisa antolaturik.

2020(e)ko urtarrilaren 10(a), ostirala
¡En familia! Irakurketa gida
Une hauetan, aldaketa bizkorrak bizitzen ari gara ia eremu guztietan; baita familian ere. Dibortzioak gero eta ugariagoak dira, familia berriak eratzen dira, lurralde urrunetako haurrak adoptatzen dira, gurasoak sexu berekoak izan daitezke... eta, gainera, egoera guzti horiek elkarri eragin ahal diote.
Gida honen asmoa da ezagutzaren bidean laguntzea. Egungo literatura aztertuz, familia aniztasunaren hamaika adibide aurkeztuko da: berregindako familiak edo familia konbinatuak, guraso bakarreko familiak, adopzioko familiak eta familia homoparentalak.

2020(e)ko urtarrilaren 8(a), asteazkena
Ku-Ku! haurrekin hitz egiten hasteko
Euskara ikasten ari zara eta, oso ondo ez badakizu ere, semearekin edo alabarekin euskaraz berba egin gura duzu? Hementxe duzu horretarako laguntza!
Guraso askoren kezka da hori eta udaleko euskara zerbitzua horren jakitun da. Egoera horretan zaudeten gurasoontzat, edota, beste barik zuen seme-alabekin euskaraz egin gura duzuenontzat, Ku-Ku liburuxka argitaratu du udalak, seme-alabekin euskaraz berba egiteko aukera –bakoitzak ahal duen neurrian- izan dezazuen.
Liburuxka lau zatitan banatuta dago hitzak eta esapideak errazago aurki ditzazuen. Hasieran hiztegi labur bat agertzen da, hainbat ataletan banatuta; ondoren, umeekin berba egiterakoan egiten ditugun akats ohikoenak jaso ditugu; eta amaiera aldean, zuen seme-alabekin gozatzeko jolasak eta abestiak aurkitu ahal izango dituzue.
Umetan erraza da euskara ikastea. Lagundu iezaiezu!

2020(e)ko urtarrilaren 7(a), asteartea
2019(e)ko abenduaren 25(a), asteazkena
Gabonak eta hezkidetza
Gabonak eta kontsumitzeko joera eskutik doazela ez da berria. Opari garaian, ere, HEZKIDETZA jorratzea gure ardatz nagusietakoa izanik, joko eta jostailu egokiak aukeratzeak duen garrantziaz hausnarketa eragin nahi dugu.
Seme-alabentzat jolas eta jostailuak aukeratzeko garaian ondorengo galderak egitea komeni da. Galdera hoiek jolasa hobeto lagunduko digute:
- Aproposa da haurraren adinerako?
- Zein gaitasun landuko ditu jolasaren bitartez?
- Zergatik eskatu du jostailu hori? (moda, iragarkiak …)
- Norekin jolas daiteke jostailu horrekin?
- Era kooperatiboan jolasteko aukera ematen dio? Askotariko erabilerak dituen jostailua da?
- Zein rol garatzen dira jolasaren bidez?
Jolas eta jostailuak aukeratzeko irizpide eta gomendioak
- Neskak zein mutilak jolasteko modukoa izatea, eta neskak zein mutilak jolasean eroso sentitzea
- Estereotipo sexisten transmisioa saihestea
- Gainerako haurrekin jolasteko aukera ematea, eta berdinen arteko harremanak indartzea
- Haurren arteko komunikazioa bultzatzea
- Harreman parekideak eta tratu onak bultzatzea
- Baztertzailea ez izatea,taldean jolasteko modukoa eta inklusiboa izatea, eta jolastuko diren haurren gaitasunak kontuan hartuko dituena.
- Gehiegizko lehia eta indarkeria saihestea
- Harreman kooperatiboak indartzea, eta taldean aritzeko aaitasunak sustatzea
- Dibertigarria eta motibagarria izatea, jolasteko gogoa piztea
- lrudimena eta sormena garatzea, eta emozioak adierazten laguntzea
- Jakin-mina piztea, jostai luari besteaukera batzuk bilatzeko
- Hausnartzeko gaitasuna bultzatzea, eta jolaskidearen lekuan jartzeko gaitasuna lantzea
- Kultur aniztasuna eta bizitzeko modu desberdinak kontuan hartzea
- lngurumena eta natura errespetatzea
Neskek eta mutilek liburuetan islatzen diren pertsonaiekin eta egoerekin bat egiten dute, beraz edozein liburu edo ipuin aukeratu baino lehen kontuan izan behar ditugu ondorengo hauek:
- Izenburuetan, marrazkietan, eta ekintzetan emakumezko eta gizonezkoen arteko oreka dagoela, kopuruz eta garrantziaz
- Hizkuntza, jarduerak eta estereotipo sexistarik ez daudela
- Gizonezkoak etxeko lanetan eta besteen zaintzetan aritzen direla, emakumezkoek erabakiak eta espazio publikoan protagonismoa hartzen dutela, hau da, rol klasikoak (mutila ausarta … eta neska menpekoa …) transmititzen ez dituena.
Jolasek, jostailuek eta ipuinek garrantzi handia dute umeen baloreen transmisioan, beraz, gai honi arduraz heldu beharko diogu, oraingo umeak etorkizuneko gizarteko protagonistak izango baitira. HEZKIDETZA da bidea!
2019(e)ko abenduaren 21(a), larunbata
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)