Gaur LH3ko ikasleak Karpinera joan dira. 55 espezie ezberdin baino gehiagok babeslekutzat dute eremu hau. Bertan gizakiaren ekintza arduragabeen ondorioz, trafiko ilegala edo maskotismoaren ondorioz adibidez, jada aske bizi ezin diren animaliak babesean hartzen dira beren egoera hobetzeko asmoz. Bisita gidatua egin diete ikasleei. BBK Karpin Fauna zer den eta zer ingurutan kokatzen den azaldu ondoren, hainbat geldialdi egin dituzte ibilbidean zehar, animalia bakoitzaren jatorria azalduz (legez kanpoko trafikoa, abandonatutako maskotak, zauritutako animaliak, gatibutasunean jaiotakoak), harrera-gunearen helburua zein den adieraziz, eta baita gure ekintzek maskota batekin ahokatzeko orduan duten garrantzia eta animaliengan eragiten dituzten ondorioak ere.
2021/2022 ikasturtea
- 2013/14 IKASTURTEA
- 2014/15 IKASTURTEA
- 2015/16 ikasturtea
- 2016/2017 ikasturtea
- 2017/2018 ikasturtea
- 2018/2019 ikasturtea
- 2019/2020 ikasturtea
- 2020/2021 ikasturtea
- 2021/2022 ikasturtea
- 2022/2023 ikasturtea
- 2023/2024 ikasturtea
- 2024/2025 ikasturtea
- 2025/2026 Ikasturtea
- AMPA/IGE
- BIZIKASI
- HEZKIDETZA-ELKARBIZITZA
- IKT
- MATERIALA
2026(e)ko maiatzaren 23(a), larunbata
LH3ko ikasleak Karpinera
Egun oso polita pasatu dugu animalien inguruko hausnarketa hauek egin ditugun bitartean.
Hoy el alumnado de 3°de primaria ha ido a BBK Karpín Fauna, un refugio de fauna de diferentes especies tanto autóctonas como exóticas, que a causa de actos irresponsables del ser humano, como el tráfico ilegal o el mascotismo, ya no pueden vivir en libertad. Más de 55 especies viven en este refugio con intención de mejorar su situación. Los estudiantes han tenido una visita guiada donde, tras una breve introducción sobre qué es BBK Karpín Fauna y el entorno donde se enclava, han realizado diversas paradas a lo largo del recorrido explicando el origen de cada animal (tráfico ilegal, mascotas abandonadas, animales heridos, nacidos en cautividad…), transmitiendo cuál es el objetivo del centro de acogida el Karpin, así como la importancia de nuestros actos a la hora de encapricharnos con una mascota y las consecuencias que generan en los animales.
Hemos pasado un día muy bonito mientras hacíamos estas reflexiones sobre los animales.
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina