Kaixo familiak!
Zelan zabiltzate?
Uda arraro hau gozatu egin izan duzuela espero dugu! Hemendik jada dena martxan! Eta datorren irailaren 7an ikasturte berriari hasiera emango diogu.
Orain arte jaso dugun informazioarekin eta osasun neurriei jarraituz ondorengo jarraibideak jakinarazten dizkizuegu egun horretarako:
1.
ORDUTEGIA IRAILAREN 7an.
a) HH 2 urteko gelak dagokien adaptazio ordutegian etorriko dira, ekainean bidali zen dokumentuan agertzen direnak. Ikaslearen argazki pare bat ekartzea eskatzen da. Eta azpimarratzekoa da, aurten, gurasoek gelako aterarte baino ezin izango dituztela lagundu. Gelako adaptazioa gurasorik gabe egingo da. Gurasoak umearekin markatutako marratxoan kokatuko dira segurtasun distantzia mantenduz eta maskara jantzita.
b) HH 3 urteko gelak dagokien adaptazio ordutegian etorriko dira, ekainean bidali zen dokumentuan agertzen direnak. Ikaslearen argazki pare bat ekartzea eskatzen da. Tutoreak egongo dira Medina de Pomar atearen kanpoaldean, eta gurasoak ezin izango dira eskola esparru barrura sartu.
c) HH 4 eta 5 eta Lehen Hezkuntzako ikasleak goizeko 11etan etorriko dira. 2 orduko aurkezpena izango da. 11:00-13:00 arte. Jantokia, printzipioz, egongo da. Jantokian geratuz gero 15:00ak arte.
2. SARRERAK.
Haur Hezkuntza:
a) HH 2 urte eskolako ate nagusitik sartuko dira, gurasoek gelararte lagundu ditzakete.
b) HH 3 urte Medina de Pomar atetik sartu eta irtengo dira ikasturte osoan zehar.
c) Gela Egonkorra: Medina de Pomar atetik sartuko dira: gurasoek gelararte lagundu ditzakete.
d) HH 4 eta 5 urte: eskolako ate nagusitik sartuko dira. Jolastokian ilara egingo dute tutorearekin.
LH 1etik-6.mailara:
a) Talde bakoitzak bere lekua izango du jolastokian. Markatuta egongo da gela bakoitzaren zonaldea eta ikasle bakoitza marratxo batean kokatuta egongo da segurtasun distantzia mantentzeko.
b) Ikasleek haien lekua topatuko dute eta ezin izango dira haien taldetik mugitu.
c) Taldez talde hasiko dira igotzen, ondorengo ordenean:
4-5 urtekoak lehenengo, 6.maila, 5.maila, 4.maila, 3.maila, 2.maila, 1.go maila eta HH 2 urte.
3. IRTEERAK.
Jangelarekin:
A) HH 2 urte: irailaren 28an hasiko da. Irteera horiek ate nagusitik egokitzapenean dagokien ordutegian egingo dira.
B) HH 3 urte: irailaren 8an hasten dira. 14:20 Medina de Pomar atetik.
C) HH 4 eta 5 urte: 14:30 ate nagusitik.
D) Lehen Hezkuntza: irailaren 7an hasiko da. 15:00 ate nagusitik.
E) Gela egonkorra: 15:00 Medina de Pomar.
- Eskolako hesiaren ate txikitik
aterako dira 4 eta 5 urteko mailak, Lehen Hezkuntzako 1 eta 2 mailakoak.
- Hesiaren ate handitik: lehen
hezkuntzako 1-6.
Jangelarik gabe
A) Hh 2 urte: egokitzapenari dagokion ordutegian.
B) HH 3 urte + Gela Egonkorra: 12:50 Medina de Pomar.
C) HH 4 eta 5 urte: 12:55 ate nagusitik.
D) Lehen Hezkuntza: 13:00 ate nagusitik.
Animo eta mila esker guztioi!! Astelehenean ikusiko dugu elkar!
KONTAKTUA: zuzendaritza@gallegogorria.net / idazkaritzagallegogorria@gmail.com
94 421 04 29
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina