2021/2022 ikasturtea
- 2013/14 IKASTURTEA
- 2014/15 IKASTURTEA
- 2015/16 ikasturtea
- 2016/2017 ikasturtea
- 2017/2018 ikasturtea
- 2018/2019 ikasturtea
- 2019/2020 ikasturtea
- 2020/2021 ikasturtea
- 2021/2022 ikasturtea
- 2022/2023 ikasturtea
- 2023/2024 ikasturtea
- 2024/2025 ikasturtea
- AMPA/IGE
- BIZIKASI
- HEZKIDETZA-ELKARBIZITZA
- IKT
- MATERIALA
2018(e)ko maiatzaren 18(a), ostirala
Ni naiz - Kantu Kolore (Sub. castellano)
Aurten, berriro ere, maiatzaren 17ko Homofobia, Transfobia eta Bifobiaren aurkako Nazioarteko Egunaren berri ematera gatoz. Iaz azaldu genuen moduan, 1990eko maiatzaren 17an Munduko Osasun Erakundeak homosexualitatea gaixotasun mentaleen zerrenatik ezabatu zuelako ospatzen da.
Egun honetako helburu nagusia homosexualen, bisexualen eta transexualen kontrako diskriminazioa salatzeko balio duen ekintza mota guztiak koordinatzea da.
LGTBfobia aniztasun sexualarekiko jarrera diskriminatzailea da. Nahiz eta azken hamarkadan aurrerapausoak ematen ari diren bisibilizazioan, onarpen mailan eta lege berdintasunean tamalez, LGTB pertsonen kontrako uko egite, eraso, diskriminazio eta jazarpenak bizirik jarraitzen dira.
Eskoletan ere bai, ikasleen kontrako diskriminazioa ematen da: mehatxuak, orientazioaren inguruan hainbat iraintze, ez ikusiarena egitea… Jakina da bortizkeria psikologikoak autoestimuan duen eragina negatiboa dela, hori dena umilatzea da. Lan handia egiteke dago, baina gizarteko laguntza eta inplikazioa ezinbestekoa da.
Badira beste hainbat portaera bortizkeriatzat jotzen ez direnak, baina ezinegona eta mina sortzen dituztenak. Adibidez, genero estereotipoei ez jarraitzeagatik entzuten diren txisteak edota esamesak. Hauek guztiak ere, bortizkeriatzat jotzen ditugu eta hemendik, ozen baino ozenago salatzen ditugu.
Pertsona guztien orientazio sexuala errespetatua izateko asmoz, gure erronka tolerantzian eta errespetuzko jarreretan oinarritutako harremanak gauzatzean datza; pertsonok aske eta libre eratu eta garatu gaitezen. Hori dela eta, geure mezua ahalik eta gehien zabaltzea eskatzen dizugu.
Jarraian bideo batzuk gai honekiko sentsibilizatzeko luzatu nahi dizugu. LGTB kolektiboaren barruan dauden pertsonen sentimenduak hainbat modutan adierazten dira. Esate baterako, Kantu Kolore taldearen kantu eder honek plazaratzen digun istorioa
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina