2021/2022 ikasturtea
- 2013/14 IKASTURTEA
- 2014/15 IKASTURTEA
- 2015/16 ikasturtea
- 2016/2017 ikasturtea
- 2017/2018 ikasturtea
- 2018/2019 ikasturtea
- 2019/2020 ikasturtea
- 2020/2021 ikasturtea
- 2021/2022 ikasturtea
- 2022/2023 ikasturtea
- 2023/2024 ikasturtea
- 2024/2025 ikasturtea
- AMPA/IGE
- BIZIKASI
- HEZKIDETZA-ELKARBIZITZA
- IKT
- MATERIALA
2017(e)ko apirilaren 5(a), asteazkena
Rock, Paper, Scissors Song by John Parr
Argi dago kanpoko itxuraz ezin zarela fidatu. Batzuetan laguntzat dituzunak ez dute erantzuten behar bezala eta, aitzitik, maiz, espero ez duzun pertsonengan altxorrik politenak topa ditzakezu eta laguntasunik politenak sor daitezke.
Baina, zer nolako lotura daukate bi bideoek? Guk ikusitako hiru ideia nagusi plazaratuko dizkizugu:
Batetik adierazten digute askotan guk bakarrik ezin diegula egoera zailei aurre egin, baina besteen laguntzarekin dena izaten dela posiblea, are gehiago besteek gugan sinesten dutela sentitzen badugu.
Bestetik ikusten dugu "desberdina" dena beti izaten dela ahulena, Maddiri gertatzen zitzaion moduan... Eta horretaz baliatzen dira erasotzaileak. Ausart sentitzen dira, baina koldarrak direla adierazten dute ahulagoak erasotzen. Ez dira ausartzen haiek baino ezagunagoak mehatxatzen edo txarto tratatzen,ez...
Eta azkenengo ideia: nahiz eta hasiera batean pertsonaia ahulak bakarrik daudela iruditu, amaieran ez da horrela eta ikustarazten digute beti beti dagoela norbait laguntzeko prest.
Ziur gaude zuri beste ideiaren bat ere bai bururatuko zaizula. Animatu zaitez elkarbanatzen besteokin!
Amaitzeko argi utzi nahi dugu hurrengo ideia: ingurukoen laguntza eta konfidantzarekin dena izan daiteke posiblea! Hortaz, laguntza eman eta mezu baikorrak adierazi ondokoak babestuak eta maitatuak senti daitezen, eta horrela egoera latzak eramangarriago bihurtuko dira.
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina