Sarreraren izenburua, Emakunderen kanpainarena da, gure
gizartean berdintasuna sustatzen duten jarrera eta ekintza pertsonalen
garrantzia azpimarratzen duena. Inguru hurbilenean jarrera eredugarriak
dituzten hainbat pertsonen adibideak aurkezten ditu.
gizartean berdintasuna sustatzen duten jarrera eta ekintza pertsonalen
garrantzia azpimarratzen duena. Inguru hurbilenean jarrera eredugarriak
dituzten hainbat pertsonen adibideak aurkezten ditu.
Era honetara, kanpainak bizitzaren hainbat eremurekin
zerikusia dituzten adibideak aurkezten ditu, baina azaldu beharrean, ikus
dezagun primeran azaltzen duen bideoa!
https://www.youtube.com/watch?v=We5srN9DUHg
zerikusia dituzten adibideak aurkezten ditu, baina azaldu beharrean, ikus
dezagun primeran azaltzen duen bideoa!
Ikusten duzunez, guztiok egin dezakegu zerbait berdintasuna
lortzeko, oso adibide onak luzatzen dizkigu iragarkiak. Baina, besterik
bururatzen al zaizu zuri? Horrela izatekotan, ez izan zalantzarik eta praktikan
jarri berehala!
Iazko kanpaina ez zen atzean gelditu, arreta jarri zuen
neskek eta mutilek egunero jasotzen dituzten mezu sexistetan, generoen arteko
botere-harremanak bere horretan betikotzen dituztelako. Kanpainaren leloa
honakoa izan zen: «Berdintasun eza ez da berez sortzen, egin egiten dugu.
Aldatu dezagun. Egin dezagun berdintasuna». Ikusten duzunez, berriro ere
berdintasunaren alde.
Kanpainaren helburua izan zen egunez egunekoan dauden
desberdintasunak hautematea. Aurreko kanpainetan erabilitako aldarrikapenari
eutsi zaio, «Berdin gehiago da», berdintasunak gizarte osoari onura ekartzen
diolako ideia azpimarratzeko.
https://www.youtube.com/watch?v=We5srN9DUHg
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina