1970
hamarkadatik LGTBIQ mugimenduak ostadarra bandera hartu zuen euren buruak identifikatzeko.
Bandera
ostadarraren kolorez osatuta dago.Batzuetan, azaltzen diren koloreak ezberdinak izaten dira
baina, orokorrean, erromatarren zubiarenak mantentzen dira: gorria, laranja, horia,
berdea, urdina eta bioleta, hain zuzen.
Ostadarra
banderetan erabiltzeak tradizio luzea
du. Kultura askotan ostadarra azaldu egin da
eta beti lotuta aniztasunarekin,
ilusioarekin, nahiarekin, itxaropenarekin eta inklusibidadearekin? Gaur
egun, oraindik, hainbat banderatan
ostadarra edo bere koloreak ikus daitezke baina horien artean ospetsuena LGTB
bandera da, harrotasuna irudikatzen duen bandera.
LGTBIQrentzat kolore horiek adierazten dutena beharrezkoa da zoriontsuagoak
izateko. Orain, banderaren koloreak eta esanahiak metafora moduan erabiliko dugu
demostratzeko denak ezberdinak garela
eta denak beharrezkoak ere, inor ez dago soberan.
Ostadarraren agerpenak ustekabean harrapatzen
gaitu beti, misteriotsu eta magikoa dela
ematen du; aurpegia argitzen gaitu beti, eta ikusten dugunean, nahi gabe,
pentsatu gabe… irribarre egiten dugu.
Jakin badakigu ostadarrak azalpen
zientifikoa duela, baina Historian zehar konproba
daitekeenez, herriek, zibilizazioek eta
tradizioek Naturaren adierazpen eder hori euren erara interpretatu eta
transmititu digute. Horren adibide ugariak daude eta istorio horien
artean bat aukeratu dugu zuekin partekatzeko: Greziarren mitologiarena.
Greziarren mitologiaren arabera
ostadarra zen zeruaren eta lurraren arteko jainko mezulari bat, Taumante eta
Electra Oceanidearen alaba, Iris izenekoa. Irisek ekaitzaren amaiera
iragarzen du, zeru eta lurraren arteko paktoa egin ondoren.
Gaur ere, azalpen zientifikoa jakin arren,
ostadarra ikusten dugun bakoitzean, agerpen bakoitzean, gozatzen dugu, amesten
dugu… Fenomeno harrigarri, misteriotsu
eta eder honek hamaika kontakizun eder
burura ekartzen digu beti.
Ostadarra metafora bezala erabiliko dugu aniztasuna eta aberastasuna
adierazteko. Hasteko kolore bakoitzak
irudikatzen duena aipatuko dugu:
Gorria:
bizitza
|
Laranja:
osasuna
|
Horia:
eguzkiaren argia
|
Berdea: natura
|
Urdina:
lasaitasuna
|
Bioleta:
espiritua
|
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina