2021/2022 ikasturtea
- 2013/14 IKASTURTEA
- 2014/15 IKASTURTEA
- 2015/16 ikasturtea
- 2016/2017 ikasturtea
- 2017/2018 ikasturtea
- 2018/2019 ikasturtea
- 2019/2020 ikasturtea
- 2020/2021 ikasturtea
- 2021/2022 ikasturtea
- 2022/2023 ikasturtea
- 2023/2024 ikasturtea
- 2024/2025 ikasturtea
- AMPA/IGE
- BIZIKASI
- HEZKIDETZA-ELKARBIZITZA
- IKT
- MATERIALA
2016(e)ko maiatzaren 29(a), igandea
2016(e)ko maiatzaren 17(a), asteartea
ANIZTASUNA, ABERASTASUNA
1970
hamarkadatik LGTBIQ mugimenduak ostadarra bandera hartu zuen euren buruak identifikatzeko.
Bandera
ostadarraren kolorez osatuta dago.Batzuetan, azaltzen diren koloreak ezberdinak izaten dira
baina, orokorrean, erromatarren zubiarenak mantentzen dira: gorria, laranja, horia,
berdea, urdina eta bioleta, hain zuzen.
Ostadarra
banderetan erabiltzeak tradizio luzea
du. Kultura askotan ostadarra azaldu egin da
eta beti lotuta aniztasunarekin,
ilusioarekin, nahiarekin, itxaropenarekin eta inklusibidadearekin? Gaur
egun, oraindik, hainbat banderatan
ostadarra edo bere koloreak ikus daitezke baina horien artean ospetsuena LGTB
bandera da, harrotasuna irudikatzen duen bandera.
LGTBIQrentzat kolore horiek adierazten dutena beharrezkoa da zoriontsuagoak
izateko. Orain, banderaren koloreak eta esanahiak metafora moduan erabiliko dugu
demostratzeko denak ezberdinak garela
eta denak beharrezkoak ere, inor ez dago soberan.
Ostadarraren agerpenak ustekabean harrapatzen
gaitu beti, misteriotsu eta magikoa dela
ematen du; aurpegia argitzen gaitu beti, eta ikusten dugunean, nahi gabe,
pentsatu gabe… irribarre egiten dugu.
Jakin badakigu ostadarrak azalpen
zientifikoa duela, baina Historian zehar konproba
daitekeenez, herriek, zibilizazioek eta
tradizioek Naturaren adierazpen eder hori euren erara interpretatu eta
transmititu digute. Horren adibide ugariak daude eta istorio horien
artean bat aukeratu dugu zuekin partekatzeko: Greziarren mitologiarena.
Greziarren mitologiaren arabera
ostadarra zen zeruaren eta lurraren arteko jainko mezulari bat, Taumante eta
Electra Oceanidearen alaba, Iris izenekoa. Irisek ekaitzaren amaiera
iragarzen du, zeru eta lurraren arteko paktoa egin ondoren.
Gaur ere, azalpen zientifikoa jakin arren,
ostadarra ikusten dugun bakoitzean, agerpen bakoitzean, gozatzen dugu, amesten
dugu… Fenomeno harrigarri, misteriotsu
eta eder honek hamaika kontakizun eder
burura ekartzen digu beti.
Ostadarra metafora bezala erabiliko dugu aniztasuna eta aberastasuna
adierazteko. Hasteko kolore bakoitzak
irudikatzen duena aipatuko dugu:
Gorria:
bizitza
|
Laranja:
osasuna
|
Horia:
eguzkiaren argia
|
Berdea: natura
|
Urdina:
lasaitasuna
|
Bioleta:
espiritua
|
"Tximeleta naiz". Pirritx, Porrotx eta Mari Mototsek Chrysallis Euskal H...
LGTBIQko mugimenduari lotutako errebindikazioak egiteko
bi data dauzkagu: Maiatzak 17a, LGTBIQ fobiaren kontrako eguna,
eta Ekainak 28a,
LGTB harrotasun eguna. Gure kasuan, ikastetxetan, egun bi
horien errebindikazioak egun berean lantzen eta ospatzen ditugu, Maiatzak 17an
hain zuzen, eskola egutegiak aukera hori ematen baitigu.
bi data dauzkagu: Maiatzak 17a, LGTBIQ fobiaren kontrako eguna,
eta Ekainak 28a,
LGTB harrotasun eguna. Gure kasuan, ikastetxetan, egun bi
horien errebindikazioak egun berean lantzen eta ospatzen ditugu, Maiatzak 17an
hain zuzen, eskola egutegiak aukera hori ematen baitigu.
Ados
gaudenez, oraindik, Maiatzak 17ko ospakizun hau egitea ezinbestekoa da;
betidanik, gizarteak homosexualitatea, lesbianismoa, transexualitatea eta
gorputz ez normatiboak ez baititu onartu, are gehiago diskriminatu egin baitu.
Gure inguruan azken hamarkadatan aurrerapauso itzela eman bada ere, esaterako,
bisibilizazioan, onarpen mailan, eta lege-berdintasunean, oraindik benetako
berdintasuna lortzeko bide luzea geratzen da: egun, zoritxarrez, bazterkeria,
jazarpena, diskriminazioa jasaten dira. Bost ikasletik bik
etengabe edo maiz entzuten dituzte "lesbi", "marikoia",
"marimutila" eta halako irainak;
LGTB diren edo itxuragatik LGTBtzat hartzen direnen aurkako
bazterkeriaren lekuko izan da % 46,8 ikasle; eta hamarretik ia lauk entzun ditu
noizbait kolektibo horren aurkako mehatxuak edo gorrotozko hitzak.
gaudenez, oraindik, Maiatzak 17ko ospakizun hau egitea ezinbestekoa da;
betidanik, gizarteak homosexualitatea, lesbianismoa, transexualitatea eta
gorputz ez normatiboak ez baititu onartu, are gehiago diskriminatu egin baitu.
Gure inguruan azken hamarkadatan aurrerapauso itzela eman bada ere, esaterako,
bisibilizazioan, onarpen mailan, eta lege-berdintasunean, oraindik benetako
berdintasuna lortzeko bide luzea geratzen da: egun, zoritxarrez, bazterkeria,
jazarpena, diskriminazioa jasaten dira. Bost ikasletik bik
etengabe edo maiz entzuten dituzte "lesbi", "marikoia",
"marimutila" eta halako irainak;
LGTB diren edo itxuragatik LGTBtzat hartzen direnen aurkako
bazterkeriaren lekuko izan da % 46,8 ikasle; eta hamarretik ia lauk entzun ditu
noizbait kolektibo horren aurkako mehatxuak edo gorrotozko hitzak.
2016(e)ko maiatzaren 13(a), ostirala
2016(e)ko maiatzaren 10(a), asteartea
2016(e)ko maiatzaren 4(a), asteazkena
ERRIBERAKO MERKATUA BISITA(6.MAILA)
Erriberako Merkatua, Bilboko itsasadarraren ondoan, Bizkaia osoarentzako erreferentea da, merkataritza arloan. Hasiera-hasieratik, XIV. mendean, bere ingurua egitura ekonomiko eta sozial garrantzitsua da. Gaur egun hirigintza arloko aldaketa asko egiten ari da.
Pedro Ispizua arkitektoak eraiki zuen merkatua, 1929an. Oso modernoa izan zen bere garairako, oso funtzionala eta monumentalista. Barrutik fabrika bat ematen du. Ez dauka zutaberik eta espazioak guztiz irekiak dira, usainak aireztatzeko. Argiak garrantzia berezia du bertan. Zenitala izanik, lurzorua zeharkatzen du, material zeharrargiz eginda dagoelako, osotasunari argiztapen naturala emanez. Kanpotik, merkatuak Art Decdekorazio eklektikoa dauka. Beirateak, dekorazio elementuak, saretak eta floretoiak.
1971n, Erriberako Merkatua zonaldeko handizkako merkatarien hornikuntzarako lekua izateari utzi zion, eta txikizkako merkatu bihurtu zen, murriztuagoa, Zazpi Kaleetako eta Bilbo Zaharreko bezeroei zuzenduta. Jarduera bolumena jaitsi da eta ez dakigu aurrera jarraituko ote duen ala ez. Hala ere, eta hori alde batera, 1983ko uholdeen ondorioz 1984an egin behar izan zen birmoldaketaren ondoren, egitura konkretu bateko postuak diseinatu behar izan ziren. Hormek mugatuta eta ura eta elektrizitatea sartuz.
1990ean Erriberako Merkatua Guiness liburuan sartu zen, Udal Hornidura Merkatu osoena izateagatik. Merkatari eta postu kopuruari dagokionez, dagoen handiena da, eta Europa osoko merkatu estalirik handiena, 10.000 metro koadro baititu.
2009. urtearen bukaeran, erreforma lanak egiten hasi zen egitura, postuak eta zerbitzuak berritzeko, XXI. Mendean ere Bizkaiko erreferente izaten jarraitzeko.
“Once upon a time…” / “Bazen behin…” / “Erase una vez … “ANTZERKIA
This is the summary of the play “Once upon a time…” that we liked a lot: For Alice, the old bookshop becomes the best refuge on a boring, grey and rainy afternoon. But she would never have imagined that in this place, full of books, pages and endless shelves, she would have of the greatest adventures of her life. Mr. Michael, the bookshop owner, a very kind man who has a talking owl as a pet, will lend her a book where all the tales sleep. Alice will drop the book on the floor, causing all the characters who were sleeping inside to awaken, making them nervous and confused, and even getting lost within the tales. Mr. Michael will ask Alice to repair the damage she has done by putting everything back into place. In this way, one by one, all the tales would be once again what they have always been: an endless source of imagination.
Hemen duzue ikusitakoaren laburpena: Alicerentzat, ez dago auzoko liburu-denda zaharra bezalakorik arratsalde euritsu, gris eta aspergarri bat igarotzeko. Inoiz ez zuen pentsatuko, hala ere, halako abentura ederrik biziko zuenik hainbeste liburu, orrialde eta apalategi artean. Liburuzainak, Michael jaun adiskidetsuak, maskota gisa eskuratu zuen hontz hiztuna aldean harturik, liburu zahar bat utzi dio Aliceri, esanez han daudela munduko ipuin guztiak, lotan. Liburua hartzean, ordea, erori egin zaio Aliceri, eta esnatu egin dira pertsonaia guztiak. Aztoraturik dabiltza, hara eta hona, zein ipuinetakoak diren ez dakitela. Hori ikustean, liburuzainak eskatu dio Aliceri konpon dezala arazoa, itzul dezala pertsonaia bakoitza dagokion ipuinera. Eta halaxe egin du Alicek. Beren lekura itzultzen lagundu die pertsonaia guztiei, eta, hala, ipuin bakoitza beti izan dena izatera itzuli da berriro ere: imajinazio-iturri amaigabe bat!Para Alice, la vieja tienda de libros se convierte en el mejor refugio en una tarde aburrida, gris y lluviosa. Pero nunca habría imaginado que en aquel lugar, entre los libros, sus páginas e infinitas estanterías, disfrutaría con una de las mayores aventuras que nunca haya podido vivir. El señor Michael, el librero, un señor muy amable que tiene por mascota un búho que habla, le dejará un viejo libro en el que, según él, duermen todos los cuentos. A Alice el libro se le caerá de las manos y eso hará que todos los personajes que dormían dentro se vean alborotados y confundidos, llegando a perderse entre los cuentos. El señor Michael le pedirá a Alice que repare el daño producido y vuelva todo a su sitio. Y así, uno a uno, todos los cuentos vuelvan a ser lo que siempre han sido, una fuente inagotable de imaginación.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)