Jarraian txertatzen dugun bideoan gatazken inguruko hainbat adibide plazaratzen dira eta konpontzeko moduak.
Gatazkak konpontzeko pausuak eta kontuan izan beharrekoak errepasatuko ditugu:
Gatazka identifikatzea: oso garrantzitsua da jakitea benetan zer gertatu den, gehienetan bakoitzak beste ikuspuntutik ikusten du arazoa.
Besteak entzutea: beharbada arazoa gertatzen den momentuan bertan ezin da egin, baina oso inportantea da pausu hau ere bai.
Lasaitasunez hitz egitea: errespetuz jokatu behar dugu eta, nahiz eta besteak esaten duenarekin ados ez egon, bere partea lasaitasunez entzuten ikasi behar dugu.
Akordioetara heltzea: gatazka zein den ulertu ondoren, akordioen momentua da. Guztiok konpromezu bat hartu behar dugu eta bakoitzak bere partea bete behar du.
Errua aitortzea: dena argitzen denean ikasi behar dugu txarto egin dugun partea onartzen eta akatsengandik zerbait berria ikasten saiatu behar dugu berriro berdina ez gertatzeko.
Inplikatutako guztiak elkarrekin konponbidea topatzea: aurreko guztia burutzeko, betiere izan behar dugu kontuan gatazkan sartutako guztiak egon behar direla elkarrekin konponbidea topatzeko.
Solidaritatea: pertsona bat gaizki dagoela ikusten baduzu, hurbildu modu onean eta galdetu laguntza behar duen.
Jolas kolaboratiboa: askotan futbolean aritzen zaretenean suertatzen dira arazoak eta maiz talde berdinekoen artean... Imajinatzen duzu lehen mailako partida batean horrelako jokabideak ikustea? Talde bereko jokalarien artean haserrealdiak egotea?
Sentimenduen adierazpena: besteak ulertzeko zelan sentitzen zaren edozein gatazka aurrean, adierazi egin behar da, bestela bestea
Berdintasunean oinarritutako balioak ez dira berez sortzen; berdintasuna ikasi egiten da, beste balio, jarrera edo gizartean jokatzeko modu batzuk ikasten diren bezala. Gure eskuetan dago belaunaldi berriei zer erakutsi nahi diegun erabakitzea. Berdintasuna ikasi egiten da. Irakatsi berdintasuna. #BerdintasunaIrakastenDut#martxoak8